XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, kaletik bi pausora bait dago mendia Beotibarren.

Eta hantxe, harkaitz baten babesean eta lizar arbola baten ondoan etxola bat egitea pentsatu zuen Kittanok.

Oso leku egokia iruditu zitzaion, kaminoa bertan, iturria ere hurbil zeukan, zabalgune polita bere etxetxoa egiteko, toki lasaia....

Baina nondik hasi?.

Papertxo batean apuntatu zituen egin behar zituen gauza guztiak.

Lehenengo terreno-jabeari, Jerbaxiori, baimena eskatu zion.

Gero Kintxo eta Mieliñori kontatu zien Dirulariorekin gertatu zitzaiona.

Etxola bat egin behar zuela eta lagunduko al zioten.

Baietz, prest zeudela oholak eta teilak inguratzeko, baita paretak margotu eta leihoetan gortinak jartzeko ere.

Egunsentitik ilundu arte, Kittano ez zen gelditu ere egiten.

Zerbeza kaxa batzuen gainean aldamioa jarri eta, bixera bat buruan zuela, kantari aritzen zen lanean.

Eskuz egiten zuen masa.

Iluntzero joaten zitzaizkion Mieliño eta Kintxo laguntzera.

- Bihar teilak jarriko ditugu eta etzi etxola barrua txukuntzen hasiko gara.

- Aitak esan dit zure etxetik trasteak ekartzen lagunduko digula furgonetarekin - esan zion Mieliñok.